XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta alan aragi gauza jan leikie, aragiaren buldia artzen dutenak bezela, baldiñ kruzadako buldia badute, eta aragia jaten duten egunian, ez aragia jan aldi bakoitzian, ezpada aragia jaten duten egunaren barruan, Aita gurea bat errezatzen badute Aita santuaren intenzioagaitik.

Beste bulda bat dago komponzakoa esaten zaiona, zeñekin kompontzen dira modu charrian, edo bidebagetasunetik etorritako ondasunak, eta iñori egiñiko kalteak.

Baña onetarako derrigorra da ez jakitea nor dan ondasunen jabea, eta ez beragandutzea ondasunak, gero bulda onekin kompontzeko asmoan.

Ea bada, kristauak, ara or agerturik bulda santuaren bidez iristen diran induljenziak ta grazia neurrigabeak, eta irabasten diran mesede miragarriak.

Bulda ez artuagaitik ezdezute pekatu egingo, bada ezdago bera artzeko obligaziorik, baña ezta ere ezdezute gozatuko beren bitartez etortzen diran grazia ta gallaldiak, zeintsuek ikusi edo aditu dezute nolakoak diran.

Jakob eldu zanian jakitera zembaterañoko garien ugaritasuna Ejipton zegoan, beste aldera egonik gose aundia Palestinan, bera zegoan lurrian, bere semiari esaten zien: Quare negligitis Gen c 42 v 2 ¿Zertan zaude geldi?.

Jun zaitezte Ejiptora, eta erosi ezazute biar degun janaria bizitzeko, ez gaitezen goseaz ill.

¿Zer egiten dezute bada, nere kristauak?.

¿Zergatik uzten dezute igarotzen bulda santuaren induljenziak irabasteko dembora egokia?.

Jaunak eman dizute berea dana, eta zueik ¿ezdezute nai?.

¡Ze kaltea ezdezute zuen buruari egiten ardurabagetasun onekiñ!.

¡Ze iraiña ezdezute egiten santuari, euren satisfazioak mezprezatzean; Jesukristori bere merezimentuak ez estimatzean, eta Jaungoikoari luzeratzean bere justiziari pagatzea!.

Elduko da dembora zeñetan zuen ardurabagetasunagaitik negar egingo dezuten.

Ikusten zeratenian beartuak pagatzera Purgatorioko penakin oraiñ gauza guchikin pagatu zeiketzuena, nai izango dezute zuen aide, lagun, ezagun ta senideak zuekin oroitzea, eta induljenziaren bat ematea; baña zuen nayerak ezdute ezer balioko; (...).